XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
B)Beltzak heldu zirenean esan dugu.
Honek zera adierazten digu, hasiera batean beltzak ez zeudela Afrika osoan zehar hedaturik.
Areago oraindik, K.a. 6000. urteko gizakiaz ari bagara, ezin dugu esan, aipatu gizaki hori artean arraza beltzekoa zenik.
Sahara idortzen hasi zen garaian (K.a. III. milakadan) lurralde horietako jendea Tropiko-aldera (hegoaldera, Sudan-eko lurraldeetara) migratzen hasi zen eta badirudi mutazio edo eguzkiztapenaren ondorioz sortu zela arraza beltza.
Une honetantxe sartu ziren, bada, gaurgero beltzak diren
Tropikoaldean finkatzen diren nekazal herri hauek, ingurune aproposa aurkitu zuten laborantzarako, eta erosotasun materiala lortu ere bai.
Honen ondorioz, hedakuntza demografikoa eta, aldi berean, geografikoa etorri zen.
Beraz, populazioaren ugalketa gertatu zenez gero, jendetza hegoalderantz abiatu zen lur berri bila.
Hau izan zen herri
Prozesu hau Burdin Aroan (K.a. 500 inguruan) hasi zen eta neurri handi batean burdinari esker gertatu zen.
Ordurarte Ekuadore-aldeko oihanak giza finkapenari oztopo handiak ipintzen bazizkion ere, orain burdinazko aizkora dela medio eta oihanean hazi daitezkeen ñame eta bananari esker, errazago lortuko da pasaezineko esparru itxi hori menperatzea.
Ekuadoretik hegoalderantz gure Aroaren lehen mendeetan heldu ziren, VII-VIII.etan Laku Handietako lurraldeetan aurkitzen ditugu, eta X. mendean, jadanik, gaur eguneko Zinbabeueraino heltzen dira.